|
 |
 |
Egutegia
|
July 2005
|
| S | M | T | W | T | F | S |
| |
|
|
|
|
1 | 2 |
| 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
| 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
| 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
| 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
| 31 | | | | | | |
|
|
|  |
|
|
|
 |
|
Harry Potter: paperetik internetera 12 ordutan
12 ordu besterik ez dira pasa Harry Potter-en jarraitzaileek “Harry Potter eta printze mestizoa” liburuaren bertsio elektroniko ez ofizial (ilegal) bat publika dezaten, J. K. Rowling-ek idatziriko azken liburuari dagokiona, alegia. Garbi dago liburu honek bildumako gainontzekoek adinako arrakasta ziurtaturik duela. Interesatuenentzat, publikazio prozesu elektroniko honetan, liburuaren orrialdeak eskaneatu eta OCR programa baten bidez digitalizatzen dira. Ondoren, orriz orri errebisioa pasatzen zaio interneten publikatzerakoan akatsik izan ez dezan. Lan handia, inondik inora.
Liburu elektroniko honez gain, liburuaren audio-bertsio bat ere eskura daukazue hemen,, gizaki batek ahoz irakurria eta ahozko testu programa bat erabili barik.
Zer gertatzen da, baina? Editore eta egileak duten arazoa garbia da: Azti gaztearen abenturak gizartearen zati bat dira jada, eta obra hori eskura jarri eta erraztasunak eman ezean (hain ospetsua den produktu bat bereziki) beste pertsona batzuk dira lan hori hartzen dutenak; ez hori bakarrik, talde handiak ere antolatzen dira publikazio prozesuan lehenak izateko xedearekin, baina garbi dago arazo honen errudunak editoreak eurak direla; kaleratu, zabaldu eta mundu osoaren eskuetan jartzeko lan horretan motel dabiltza gizajoak: beraz, nire uste apalean, ezin dira euren akats propioagatik kexatu.
|
Bidaltzailea: zuntz Data: July 19th, 2005, 15:25
| Erreferentziak (0)
|
|
|
 |
|
|
|
|