IkasT-n

Ordiziako Jakintza Ikastolako DBHO2ko ikasleen bitakora

ORDIZIA-IKASTOLA-JAKINTZA Ongi etorri lagun!!

Hasiera

Nire perfila

Egutegia
<<   Enero 2011    
LMMiJVSD
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31       
Google
Izena eman
Apunta zaitez blog honetan

Kategoriak
General (2)
Teknologia (1)
Fitxategia
Julio 2005 (3)
Sindikazioa
Artikuluak
Erantzunak
Suscribir con Bloglines
Enlaces
eGrupos
ZoomBlog
 

MOZILLA FIREFOX: Oraindik ez daukazula???

Internet Explorer zaharkituta dago jada: interneteko zaborra bereizten ez dakien tresna kaxkar bilakatu da. Bere ordezko berria? MOZILLA FIREFOX. Argi dago oraindik ere ordenagailu asko eta askok Internet Explorerra erabiltzen dutela nabigatzaile gisa, horixe baita arruntena; ehuneko murritz batek baino ez du Firefox (suzko azeria) erabiltzen. Aldiz, azken hauek ditugu azkarrenak, ikerketa sakon askok adierazten duten bezala. Eta noski, Firefox-en erabiltzaileen ehunekoak gora egiten du egunetik egunera: dudarik ez suzko azeria Internet Explorerraren ordezko berria dela.

Zeure nabigatzaile zein den ez dakizula?? Bada, bota iezaiozu begirada pantailaren goiko aldeko banda urdinari. Zer jartzen du hor? Internet Explorer ala Mozilla Firefox? Lehendabiziko aukera, seguraski. Beraz, suzko azeria zeure ordenagailuan izan nahi baduzu, egin klik hemen.

Baina, zeintzuk dira Firefox-en hobekuntzak Internet Explorerraren ondoan? Laburbilduz, azkartasuna, orrialdeen kalitatea bereizten dakien tresna izatea eta erabiltzeko erosotasuna nabarmenduko nituzke. Eta noski, izugarrizko SEGURTASUNA, birus eta kanpoko erasoen aurkakoa. Ez hori bakarrik, EUSKARAZ eskura dezakezuela ere azpimarratuko nukeAbantailen inguruko zerrenda luzeago bat kontsultatu nahi baduzu, egin klik hemen.

Bidaltzailea: zuntz Data: 19 de Julio, 2005, 16:08 | Erreferentziak (0)

Harry Potter: paperetik internetera 12 ordutan

12 ordu besterik ez dira pasa Harry Potter-en jarraitzaileek “Harry Potter eta printze mestizoa” liburuaren bertsio elektroniko ez ofizial (ilegal) bat publika dezaten, J. K. Rowling-ek idatziriko azken liburuari dagokiona, alegia. Garbi dago liburu honek bildumako gainontzekoek adinako arrakasta ziurtaturik duela. Interesatuenentzat, publikazio prozesu elektroniko honetan, liburuaren orrialdeak eskaneatu eta OCR programa baten bidez digitalizatzen dira. Ondoren, orriz orri errebisioa pasatzen zaio interneten publikatzerakoan akatsik izan ez dezan. Lan handia, inondik inora.











Liburu elektroniko honez gain, liburuaren audio-bertsio bat ere eskura daukazue hemen,, gizaki batek ahoz irakurria eta ahozko testu programa bat erabili barik.

Zer gertatzen da, baina? Editore eta egileak duten arazoa garbia da: Azti gaztearen abenturak gizartearen zati bat dira jada, eta obra hori eskura jarri eta erraztasunak eman ezean (hain ospetsua den produktu bat bereziki) beste pertsona batzuk dira lan hori hartzen dutenak; ez hori bakarrik, talde handiak ere antolatzen dira publikazio prozesuan lehenak izateko xedearekin, baina garbi dago arazo honen errudunak editoreak eurak direla; kaleratu, zabaldu eta mundu osoaren eskuetan jartzeko lan horretan motel dabiltza gizajoak: beraz, nire uste apalean, ezin dira euren akats propioagatik kexatu.


Bidaltzailea: zuntz Data: 19 de Julio, 2005, 15:25 | Erreferentziak (0)

Lehen mezua

Kaixo lagun! Xabier Araña nauzu, Ordiziako Jakintza ikastolako ikasle bat eta hauxe duzu neure blog, bitakora edo weblog-a. Ordiziako eta batez ere Jakintza ikastolako azken berrien inguruko azalpenak emateko xedea dut etengabe eguneraturiko txoko honetan. Ez hori bakarrik, azken teknologien inguruko guztiaz ere informatuko zaituztet, ahalik eta bide entretenigarri, ulergarri eta ludikoenean. Hasiberria naiz bitakoren inguruko mundu zabal honetan, beraz, zeuon guztion ekarpena eta erantzuna espero dut guztion artean aurrera egin dezagun. Blog berri honek zerbaitetarako balio izango duelakoan, mila esker zeure bisita eta, nola ez ba, etorkizuneko bisitengatik. 

Bidaltzailea: zuntz Data: 18 de Julio, 2005, 16:57 Erantzunak 2 | Erreferentziak (0)

 

 

ZoomBlog.com-ek babesturiko bloga